AM | 15 urte | - Ziklomotorrak gidatzeko, 2, 3 eta 4 gurpiletako kuadriziko arinak.
- Pasa beharreko frogak: Froga psikoteknikoa, azterketa teorikoa eta azterketa praktikoa.
|
A1 | 16 urte | - Gehienez 125cc-ko zilindrada duten motozikletak gidatzeko. 11 KW-tako gehieneko potentzia(14,96cv). Trizikloak gidatzeko ere balio du, beti ere ez badu 15kW-tako potentzia gainditzen.
- Pasa beharreko frogak: Froga psikoteknikoa, azterketa teorikoa eta azterketa praktikoa.
|
A2 | 18 urte | - Gehienez 35kW(47,2CV)ko potentzia duten motozikletak, eta potentziaren eta pisuaren arteko erlazioa gehienez 0,2kW/kg dutenak gidatzeko.
- Pasa beharreko frogak: Froga psikoteknikoa, azterketa teorikoa eta azterketa praktikoa.
|
B | 18 urte | - Gehienez 3500kg-tako BGM eta 9 plaza, gidariarena barne, dituzten automobilak gidatzeko balio du. Atoia arinak(750kg artekoak) erantsita eraman ahal izango dira, baina astuna direnak ere, bien BGMak batuta 3500kg-ak gainditzen ez badira.
- Ibilgailu bereziak ere gidatu daitezke.
- Pasa beharreko frogak: Froga psikoteknikoa, azterketa teorikoa eta azterketa praktikoa.
|
B96 | 18 urte | - B motako gidabaimenarekin gidatu daiteken automobilari atoi astuna erantsi eta bien BGMak batuta 4250kg-ak ez badira gainditzen.
- Pasa beharreko frogak: Azterketa teorikoa eta azterketa praktikoa.
|