Gida baimenak

AM A1 A2 B B2

Gidabaimena mota Urteak Azalpena
AM 15 urte
  • Ziklomotorrak gidatzeko, 2, 3 eta 4 gurpiletako kuadriziko arinak.
  • Pasa beharreko frogak: Froga psikoteknikoa, azterketa teorikoa eta azterketa praktikoa.
A1 16 urte
  • Gehienez  125cc-ko zilindrada duten motozikletak gidatzeko. 11 KW-tako gehieneko potentzia(14,96cv). Trizikloak gidatzeko ere balio du, beti ere ez badu 15kW-tako potentzia gainditzen.
  • Pasa beharreko frogak: Froga psikoteknikoa, azterketa teorikoa eta azterketa praktikoa.
A2 18 urte
  • Gehienez 35kW(47,2CV)ko potentzia duten motozikletak, eta potentziaren eta pisuaren arteko erlazioa gehienez 0,2kW/kg dutenak gidatzeko.
  • Pasa beharreko frogak: Froga psikoteknikoa, azterketa teorikoa eta azterketa praktikoa.
B 18 urte
  • Gehienez 3500kg-tako BGM eta 9 plaza, gidariarena barne, dituzten automobilak gidatzeko balio du. Atoia arinak(750kg artekoak) erantsita eraman ahal izango dira, baina astuna direnak ere, bien BGMak batuta 3500kg-ak gainditzen ez badira.
  • Ibilgailu bereziak ere gidatu daitezke.
  • Pasa beharreko frogak: Froga psikoteknikoa, azterketa teorikoa eta azterketa praktikoa.
B96 18 urte
  • B motako gidabaimenarekin gidatu daiteken automobilari atoi astuna erantsi eta bien BGMak  batuta 4250kg-ak ez badira gainditzen.
  • Pasa beharreko frogak: Azterketa teorikoa eta azterketa praktikoa.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.